YALLAH

Sionismorik gabeko Euskal Herria

lortu arte!

Atxiki zaitez

EGITASMOA YALLAH

Mapa interaktibo bat sareratzen dugu, palestinar kausarekiko elkartasuna ikusgarri egiteko.
Nahi dugu hainbat arlotako, -gizarte, kultur, komertzial, etab.-eko, gero eta entitate gehiagok BDZ kanpainarekin konpromisoa hartzea.

Dagoeneko gara Gure egitasmoa gehiago Ezagutu
Batu zaitez!
Sionismorik gabeko Euskal Herria lortu arte!
Entitateak
    Norbanakoak

      Kanpainari atxikitzeko baldintzak

      Eskatzen dizueguna da zuek BDZ kanpainari babesa ematea. Zuen babesa publikoa izango da, web honetan bertan ikusiko baita, zuen datuekin batera. Zuen jarrera publikoaz harago, zuen arloan BDZ-rekin duzuen konpromisoa gauzatu ahal dezazuen argibideak ere ematen dizkizuegu.


      Hauexek dira argibideok arloka:


      Instituzioak

      Autonomia, diputazio, udal, mankomunitate, kuadrilla, kontzeju, kontseilu gobernuak, Udalbiltza... Eskatzen dizueguna hau da:

      • ebazpen bat
      • Israelgo estatuarekin inongo harremanik ez izatea
      • Israeli zuzenki zein zeharka laguntzarik ez ematea, ez eta israeldar elkartei edo Euskal Herrian Israelekin lan egiten duten elkartei
      • Elkarte sionistei esparru publikorik ez uztea

      Komertzioak/enpresak

      Enpresa txiki eta ertainei buruz ari gara, dendak, tabernak, etab. Eskatzen dizueguna da:

      • Israelen eginiko produkturik ez saltzea (729 barra kodea, edo beste kode batekoa baina “Israelen egina” dioena)
      • Israelekin salerosketarik ez egitea

      Irakaskuntza

      Ikasle kontseilu, departamendu, fakultate biltzar, klaustro, ikastola, instituto, haurreskola, hizkuntza-eskola eta euskaltegiez ari gara. Eskatzen dizueguna da:

      • Israelekin harreman akademikorik ez izatea
      • Israelen eginiko zerbitzu eta materialik ez izatea

      Kultura

      Dantza, musika, margolaritza, zinema, literatur talde eta elkartei buruz ari gara, bai eta jaialdiei buruz ere. Eskatzen dizueguna hau da:

      • Israelera ez joatea inongo ekimenik egitera
      • Euskal Herrira Israelgo estatuak finantziatu edo bultzaturiko inongo talde, artista edo produktirik ez ekartzea

      Kirola

      Talde, klub eta kirol elkartei buruz ari gara. Hauxe eskatzen dizuegu:

      • Israelera inongo ekimenik egitera ez joatea
      • Euskal Herrira Israelgo talderik edo elkarterik ez ekartzea

      Elkarteak/erakundeak

      Erakunde politiko, sozial, sindikalak eta enpresa komitei buruz ari gara. Eskatzen dizuegu:

      • BDZ-aren aldeko adierazpena

      Komunikabideak

      Hedabide publiko, pribatu edo libreei buruz ari gara (papera, irratia, telebista, internet). Eskatzen dizuegu:

      • BDZ-aren aldeko adierazpena

      BDZ kanpaina

      Estatu sionistaren aurkako Boikot, Desinbertsio eta Zigorren mugimendua 2005. urtean sortu zen, palestinar gizarte zibilak –jite ezberdineko 173 talde (sindikatu, errefuxiatuen eskubideen aldeko erakunde, kultur elkarte, etab-en) bidez- aldarrikaturik.

      BDZ mugimenduak sudafrikar apartheid erregimenaren aurka garaturiko nazioarteko boikot esperientzia biltzen du, zeinak hein handi batean erregimen segregazionista haren eraispenean lagundu baitzuen.

      BDZ mugimenduak presio ekimen hau garatzeko asmoa du, harik eta estatu sionistak:

      - arabiar lurren okupazioa eta kolonizazioa bertan behera utzi eta harresia eraisten duen arte
      - Israelen bizi diren hiritar arabiar palestinarren oinarrizko eskubideak aitortzen dituen arte
      - Nazio Batuen Erakundearen 194. ebazpenak adierazi bezala, palestinar errefuxiatuek beren etxe eta jabetzetara itzultzeko eskubidea aitortu, babestu eta bultzatzen duen arte.

      Laburki, Israelgo Estatuak nazioarteko legedia bete eta palestinar herriari dagozkion eskubideak aitortzen dituen arte.